XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Funtsean, sinapsia bi zatitan banatzen da: eragina daraman zilindro-ardatz bat eta hura hartuko duen neurona postsinaptikoa.

Normalean neurona bakoitza zilindro-ardatz anitzekin erlazionatzen da (ehundaka edo milaka) (Ikus irudia).

Sinapsian, zuntz presinaptikoak botoi sinaptikoa agertzen du neurona postsinaptikoaren mintz subsinaptikoaren ondoan.

Bien artean 150-250 A-zko tarte bat geratzen da: tarte sinaptikoa.

Botoi sinaptikoan mitokondrien ugaritasuna atzeman liteke.

Hauekin batera, ilun edo argiak (mikroskopio elektronikoan) ikus daitezkeen besikula franko.

Zati postsinaptikoan agertzen ez diren besikula hauek, gaur dakigunez, transmisoreen gordelekuak dira, eta hauen liberazioak permititzen du inpultsoaren transmisioa, bai bi neuronen artean, neurona eta hartzaile sentsorialen artean nahiz neurona eta efektoreen artean.

ESTRUKTURA OROKORRA

Barne-barneko estruktura zelularra ikusi ondoren, gaingiroki bada ere, orain sistema nerbiotsuak bere osotasunean azaltzen duen egitura aztertu beharko genuke.

Benetan zailtasunez betea agertzen zaigu hesparru hau.

Lan berezi bat beharko genuke gai hau ondo ukitzeko eta ez goaz hemen hori egitera.

Esan, bakarrik, neuronek sinapsien bidez kateaturik osatuko dituztela nerbioak, kordoiak eta gainontzeko egitura nerbiotsuak.

Baina kateak ez dira beti linealak izango: abarketak, zirkuituak eta hauen arteko interrelazioak, batzuk erraztaileak eta besteak inhibidoreak; hoiek dira sistema nerbiotsuaren ulerpena hain zaila izatearen kausa.

Beste aldetik, hasi zerebroaren kortikatik eta azken nerbioskaraino, sistema nerbiotsua hierarkikoki mailakatua dago, goiko zentruak bera baino beheragokoak taxutzen dituelarik.

Bide nerbiotsu batzuk azaletik zerebrora doaz; besteak zerebrotik azalera, besteak entzefalotik pasa gabe bizkarmuinean integratzen dira, e.a....

TRANSMISIO NERBIOTSUA

Gure iharduera fisiologiko oro (ikustea, entzutea, mugitzea, pentsatzea...) gure erlaziozko bizitza eta baita gure funtzio begetatiboak ere sistema nerbiotsuaren bidez gertatzen dira; eta, funtsean, fenomeno kimiko-elektriko batzuen batuketa baino ez dira.

Aurreneko menderako ezaguna zen zenbait botikaren efektuak eta eragipen nerbiotsuarenak berdintsuak zirela.

Zenbait perretxikotan (kuleto faltso edo amanita muskaria a. b.) aurkitzen den muskarinak, kardiak maiztasuna gutxitzen du, nerbio pneumogastrikoaren eragipenak bezala.

Aterakin suprarrenalek, nerbio sinpatikoak eraginez gero atzematen diren efektu berdinak ekoizten zituzten (Oliver eta Shafer, 1895).